El municipio de Condado de Treviño es un territorio fértil con un gran patrimonio cultural, natural y paisajístico. Longitudinalmente es atravesado por el río Ayuda y regado por todos sus afluentes, al norte limita con los montes de Vitoria y al sur con los macizos que forman la Sierra de Cantabria. 

Sobre un relieve formado por suaves ondulaciones que alternan materiales calizos del Cretácico Superior con materiales arenosos del Terciario es una tierra de transición. Se refleja en su vegetación con influencias atlánticas y mediterráneas, en la que se extienden bosques caducifolios de hayas, robles y singulares tejos, junto a masas de encinares y quejigales, y serpenteantes bosques de ribera con arces y alisos, que caracterizan y naturalizan este territorio. En éstos habitan multitud de animales y hongos, se destacan los corzos, zorros, jabalíes, milanos reales, cárabos…

En este privilegiado escenario natural, entre densos bosques y campos de cultivo, aparecen pequeños pueblos que conservan su arquitectura popular. Antiguos senderos y caminos unían a sus gentes y eran transitados como vías de comunicación entre territorios colindantes. Este territorio se convirtió en punto de paso y cruce de caminos como la calzada Burdeos-Astorga y el camino real entre Vitoria y Rioja Alavesa.

Hoy en día, muchos de estos se han abandonado y ya no se recorren, por ello, con este proyecto de recuperación de caminos, el Ayuntamiento quiere darlos a conocer.

A continuación, se presentan seis rutas circulares que forman el primer trabajo de recopilación y restauración de caminos para conocerlos, recorrerlos y disfrutarlos. Está en nuestras manos la conservación y cuidado de estos caminos, de nuestro paisaje y de nuestro territorio.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Trebiñuko Konderriko udalerria kultura, natura eta paisaia ondare handiko lurralde emankorra da. Luzetara, Ihuda ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiadar guztiek ureztatzen dute. Iparraldean, Gasteizko mendiekin egiten du muga, eta, hegoaldean, Kantabriako mendilerroa osatzen duten mendiguneekin.

Goi Kretazeoko kareharrizko materialak eta Tertziarioko material hareatsuak tartekatzen dituzten uhindura leunez osatutako erliebe baten gainean dago, eta trantsizio-lurra da. Hori dela medio, Atlantiko zein Mediterraneoko eraginak ditu landarediak. Bertan, pagoen, haritzen eta hagin berezien baso hostoerorkorrak zabaltzen dira, artadi eta erkameztien ondoan, baita astigar eta haltzak dituzten ibaiertzeko baso bereizgarriak ere. Animalia eta onddo ugari bizi dira han, hala nola orkatzak, azeriak, basurdeak, miru errealak eta urubiak.

Inguru natural pribilegiatu horretan, baso eta soro trinkoen artean, herri txikiak agertzen dira, beren herri-arkitekturari eusten diotenak. Antzinako bidexka eta bideek hango jendea batzen zuten, eta inguruko lurraldeen arteko komunikabide gisa erabiltzen ziren. Hala, bada, pasabide eta bidegurutze bihurtu zen lurraldea; horren adierazle dira, besteak beste, Bordele-Astorga galtzada eta Gasteiz eta Arabako Errioxaren arteko errege-bidea.

Gaur egun, haietako asko utzi egin dira, eta jada ez dira erabiltzen. Horregatik, bideak berreskuratzeko proiektu honekin, Udalak ezagutzera eman nahi ditu.

Jarraian, sei ibilbide zirkular aurkezten dira, bideak bildu eta zaharberritzeko lehen lana osatzen dutenak, haiek ezagutu, zeharkatu eta gozatzeko. Gure esku dago bide hauek, paisaia eta lurraldea zaintzea.

 

Se puede consultar las rutas individuales y el folleto completo en archivos adjuntos.